XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NOLA PRESTATU IRAKURKETA ANTZEZTUETARAKO MATERIALA?.

Irakurketa antzeztua, irakurketako beste edozein ariketa bezalaxe, helburu ondo finkoekin egin behar da.

Galdera eta mirespeneko zeinuak agertzen direnean ikasleen intonazioa hobetzea al da lortu nahi litzatekeena?.

Orduan, gisa horretako egoerak behar adina aurkez daitezkeen irakurgaiak bilatu behar dira.

Irakurketa batean ikasle-talde handi bati parte hartzeko aukera eman nahi zaiola? Orduan, hautatutako irakurgaian pertsonaia asko agertzea eskatzen da.

Jendearen aurrean irakurtzeko lotsa edo beldurra agertzen duen haur-talde txiki horrek parte hartzea nahi duela irakasleak?.

Horrela bada, kasu horretarako hautaturiko textuek laburrak izan beharko dute, eta denek batera (koruan bezala) irakurtzeko modukoak gainera.

Irakurketa antzeztua estudiorako helburuekin erabili nahi bada, berriz, gure gizon presturen batek defendatzen dituen ideiak ezagutarazteko, adibidez, orduan ideia horiek jasotzen dituen materialen bat hautatu edo erredaktatu beharko da, beti ere ikasleek ulertzeko mailan prestatuz.

Bukatzeko, esan dezagun, ongi hautatu behar dela beti, eta ongi egin gainera.

Irakaslearen kalitatea, bere ikasleen eskuetan jarri behar dituen materialak hautatzen edo prestatzen dituenean antzematen da batipat.

IRAKURKETA ANTZEZTUAK ETA KONPOSIZIO IDATZIA
Lehendik ere esana dugu irakurketa antzeztuak prestatu ahal izateko, hainbat pertsonaia agertzen diren irakurgaiak hautatu behar direla.

Zeren eta jokabide honek bakarrik ematen bait du zenbait irakurlek eskuhartzeko posibilitatea.

Irakurketa antzeztuak prestatzerakoan, abia daiteke ipuinetatik, estudioko gaietatik, alegietatik, biografietatik, istorioetatik, kontakizun historikoetatik, abenturetatik eta poesietatik.

Material horietako gehienek aldaketa arin edo sakonagoak eskatzen dituzte, irakurketa antzeztuetarako egokitu ahal izateko.

Materiala aldatu edo egokitzeko lan hau, egin dezake maila bakoitzeko maisuak berak, irakasle-talde batek, ikasle abantailatuek edo ikasle-taldeek, irakasleen orientaziopean.

Guzti horrengatik ematen duenez, bada, irakurketa antzeztuak oso baliabide aproposa gertatzen dira konposizio idatzia lantzeko, bai iharduera zuzendua bezala eta baita norbere kasako iharduera bezala ere.